Kosta egin da, baina azkenean iragarri dezakegu Eusko Jaurlaritzaren baimena dugula gaua igarotzeko (eta egunero bidaiatu behar izatea saihesteko). Dagoeneko ofiziala da EIOren eta EIOtxikiren bi topaketak Eibarren egingo direla, Eibarko egoitza-zentroan. Ikasle-egoitza bat da, eta entsegu-astean konplexutik irten beharrik ez izateko baldintza guztiak betetzen ditu.

Laster bidaliko dizuegu COVID protokolo bat, baina interes orokorreko hainbat datu aurreratzen dizkizuegu.

EIOtxiki: ekainaren 20an, igandea, 15: 00etatik 15: 30era izango da geratzeko eguna eta ordua. Ikasle bakoitzak bere kabuz iritsi beharko du. Janda etorri. Kontzertuak ekainaren 25ean izango dira, 19: 00etan, Bilboko Kontserbatorio Profesionalean; hilaren 26an 19: 00etan, Gasteizko Kontserbatorio profesionalean; eta hilaren 27an, Donostiako Musikene Goi Mailako Kontserbatorioan. Bilboko kontzertuaren ondoren, autobusak jarriko ditugu Gasteiz, Donostia eta Irunera, ikasle bakoitzak bere etxean egingo du lo ekainaren 25ean eta 26an. Igandean, Donostiako kontzertuaren ondoren, amaitutzat emango dugu topaketa.

EIO: ekainaren 27an, igandea, 15: 00etatik 15: 30era izango da geratzeko eguna eta ordua. Ikasle bakoitzak bere kabuz iritsi beharko du. Janda etorri. Kontzertuak uztailaren 2an izango dira, 19: 00etan, Bilboko Kontserbatorio Profesionalean; uztailaren 3an, 19: 00etan, Gasteizko Kontserbatorio profesionalean; eta uztailaren 4an, Donostiako Musikene Goi Mailako Kontserbatorioan. Bilboko kontzertuaren ondoren, autobusak jarriko ditugu Gasteizera, Donostiara eta Irunera; ikasle bakoitzak bere etxean egingo du lo uztailaren 2an eta 3an. Uztailaren 4an, igandean, Donostiako kontzertuaren ondoren, amaitutzat emango dugu topaketa.

Informazio zehatzagoa bidaliko dugu laster. Oso gutxi falta da, asko animatzen zaituztet, partiturak ondo aztertu mesedez, eta abisatu lehenbailehen, inork ezin badu topaketara joan.

Eskerrik asko zuen pazientziagatik.

Erlantz Fernández.