EIO Orkestra

Ikasleek osatutako orkestra sinfoniko

Ia 20 urte dira dagoeneko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bere titulartasuneko hiru kontserbatorioei Lanbide Mailako (12-18 urte) ikasleek osatutako orkestra sinfoniko bat sortzeko proposamena egin zienetik, haren inguruan tamaina handiko proiektu pedagogiko ausart bezain erabakigarria antolatzeko asmoz. Bilatzen zen, alde batetik, gure gazteak motibatzea beren musika hezkuntzan kalitateko helburu argi eta kontrastagarri bat lortze aldera, eta errepertorio sinfoniko handia egin ahal izatea, Kontserbatorio bakoitzean ezinezkoa dena; eta bestetik, arlo honetan garatu beharreko lanaren proiekzio bikoitza bilatzen genuen: barrualdera begira, inplikatutako ikastetxeen arteko lankidetza esparru sendoa finkatu, eta, kanpoaldera begira, esperientzia hau Europan ematen ari diren antzeko esperientziekin trukatzeko aukera posible egitea.

Orain arte egindako lanak bere fruituak eman ditu, zalantzarik ez dago, eta honez gero harro esan dezakegu Euskadiko Ikasleen Orkestra erreferente artistikoa bilakatu dela beren bokazioa eta etorkizuneko orientazio profesionala garbi daukaten Euskal Herriko musika ikasle askoren artean —unibertsitate maila alde batera utzita—. Halaber, aipatu behar ditugu hemen hezkuntza sareko gainerako ikastetxeak (kontserbatorioak, musika eskolak, ikastetxe baimenduak), zeren parte hartu baitute ekimen honetan orain dela sei urte. Ez da kasualitatea Orkestrak oso jatorri ezberdineko ikaslez osatuta egotea une honetan, eta horrek, era batera edo bestera, are aberasgarriagoa egiten du proiektua.

EIO orkestrak Euskadiaz aparte, Zaragozan, Madrilen, Bartzelonan, Frantzia, Belgikan, Venezuela eta Kolonbian kontzertuak eman ditu

Bere zuzendariak Maite Aurrekoetxea, Roberto Nuño eta Diego Martín izan dira, eta gaur egun Iker Sánchez dugu zuzendari musikala.

Proietua handitzeko asmoarekin orain dela lau urte ere EIO Gazte sortu genuen, bertan, Euskadiko musika zentruetatk, 15 urte arte ikasleek hartzen dute parte, Raffaela Acella izan da zuzendaria urte hauetan eta Euskal Herritik hainbat kontzertu eman dituzte.

2024 Audizioetarako izen-ematea

Izena emateko formularioa Ikasgunea platafomaren bidez egiten da eta ez da kuotarik ordaindu behar.
Jo beharreko orkestra-soloak eskura dituzue.

Abentura eder honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!