EIO Txiki Orkestra

9 eta 14 urte bitarteko ikasleekin sortutako
Euskadiko gazte orkestra gara.

Entzunaldiak: kideen adina: 9 urtetik (2015an jaioak) 14 urtera (2010)

  • Apirilak  26 Perkusioa
  • Apirilak 27 Haizea, egurra eta metala
  • Apirilak 28 Soka osoa

Eskaerak aztertu ondoren zehaztuko dira ordua eta lekua.

Izena emateko eskaera abenduaren 18tik martxoaren 4ra egingo da.

EIO TXIKI 2024 PROGRAMA:

Modest Mussorgsky (1839-1881). E. Stenmeki Erakusketa bateko koadroak:
Kieveko ate handia
Edvard Grieg (1843-1907). V. Lopez Holberg Suite: Sarabanda eta Gavota
Johannes Brahms (1833-1897). V. Leidig Obertura Tragikoa
Johannes Brahms (1833-1897). V. Leidig 1. sinfonia, laugarren mugimendua
Antonín Dvo○ ák (1841-1904) arr. R. Meyer Eslaviar Dantza 7
Pietro Mascagni (1863-1945) Cavalleria Rusticana: Intermezzo* sokak
Johann Strauss (1825-1899). R. Meyer Danubio Urdina
Amilcare Ponchielli (1834-1886). R. Meyer La Gioconda: Orduen Dantza
Johann Strauss (1825-1899). R. Meyer Obertura “Saguzarra”
Jacques Offenbach (1819-1880). S. Klaus Orfeo Azpimunduan: Can Can

Musika zuzendaria: Laida Alberdi.

Topaketa ekainaren 22tik 29era egingo dugu. Informazio guztia zehaztuko dugu entzunaldien ondoren

EIOn parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituzten ikasleek: Euskal Autonomia Erkidegoko musika-irakaskuntzako ikastetxeetan (Hezkuntza Sailaren mendeko CPM, behar bezala baimendutako ikastetxe arautuak, eta urriaren 27ko 289/1992 DEKRETUAREN bidez araututako EAEko musika-eskolak) ikasten ari diren ikasleek.
Salbuespen gisa, plazaren bat hutsik gelditzen bada, Nafarroako Foru Komunitatetik datozen hautagaiak onartu ahal izango dira, baldin eta egiaztatzen badute Erkidego horretako behar bezala baimendutako ikastetxeetan musika-ikasketak egiten ari direla.
Onarpen-probak aurrez aurrekoak izango dira.
Parte-hartzaile guztiek pianista laguntzailerik gabe egin beharko dute proba.
Entzunaldiak publikoak izango dira, instalazioen edukierak ahalbidetzen duen neurrian.

Animo guztiei eta zorte on!

2024 Audizioetarako izen-ematea

Izena emateko formularioa Ikasgunea platafomaren bidez egiten da eta ez da kuotarik ordaindu behar.
Jo beharreko orkestra-soloak eskura dituzue.

Abentura eder honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!