EIO Orkestra

15 eta 19 urte bitarteko ikasleekin sortutako Euskadiko gazte orkestra gara.

Entzunaldiak: kideen adina: 15 urtetik (2009an jaioak) 19ra (2005an jaioak)

  • Otsailaren 9an. Perkusioa
  • Otsailaren 10an egurra eta metala
  • Otsailak 11 Soka osoa

Eskaerak aztertu ondoren zehaztuko dira ordua eta lekua.

Entzunaldietarako berrikuntza gisa (EIOrako izangaientzat bakarrik), aurten ez da obra libre bat interpretatu beharko, aukeratutako orkestra-pasarteak bakarrik.

Izen-emateak abenduaren 18tik otsailaren 1era bitartean egin ahal izango dira.

EIO2024 PROGRAMA:

Gaia eta bariazioak klarineterako. Bakarlaria. Pablo López
2.Jazz suitea, D. Shostakovich
5. Sinfonia L.Beethoven .
Musika zuzendaria: Iker Sanchez

Proiektua martxoaren 31tik apirilaren 7ra egingo dugu.Martxoaren 9an irakurketa orokorra egingo da. Ondo informatuko zaituztegu entzunaldien ondoren.

2024 Audizioetarako izen-ematea

Izena emateko formularioa Ikasgunea platafomaren bidez egiten da eta ez da kuotarik ordaindu behar.
Jo beharreko orkestra-soloak eskura dituzue.

Abentura eder honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!