Arratsalde on guztioi.
Barkamena eskatzen dizuegu partiturak berandu bidali dizkizuegulako, baina jo behar dugun obretako bat Suediatik bidaltzen digute, duela hilabete eskatua dago eta ez da iritsi Proiektuaren gertutasuna eta hainbat gurasok adierazi didazuen urduritasuna ikusita, gainerako partiturak eta EIO2022 proiekturako entsegu eta kontzertuen plana bidaltzen dizkizuet.
Gogoratu informazio hau EIOko ikasleentzat besterik ez dela. EIOtxikiko informazioa aurrerago bidaliko dugu.
– Topaketa apirilaren 17an hasiko da, arratsaldeko 15etan, Bilboko Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian.
Colegio Mayor Miguel de Unamuno – UPV/EHU
– 15: 00etatik 16: 00etara gelak banatuko dira.
– 16.30 J.C Arriaga Bilboko Kontserbatorioko Areto nagusira joango gara entseguekin hasteko.
– 17-18-19-20-21 Partzialak eta entseguak.
– Apirilak 21, osteguna, entsegu orokorra 18: 00etan seme-alaben bila datozen gurasoei bakarrik irekita. Entsegu orokorraren ondoren, ikasle bakoitzak bere etxera itzuli beharko du. Ez dugu gauik egingo Ikastetxe Nagusian, ezta afaririk ere.
– Apirilak 22. Kontzertua Bilboko Kontserbatorioan 19: 30tan. Doakoa izango da, baina gonbidapenarekin. Gasteiztik, Irundik eta Donostiatik autobusak aterako dira. Ordutegiak eta gonbidapenak topaketa-astean antolatuko ditugu.
– Apirilak 23. Kontzertua Gasteizko Kontserbatorioan 19: 30tan. Doakoa izango da, baina gonbidapenarekin. Bilbo, Irun eta Donostiatik autobus antolatuak aterako dira. Ordutegi eta gonbidapenak topaketa-astean antolatuko ditugu.
– Apirilak 24. Kontzertua Donostiako Musikene Goi Mailako Kontserbatorioan 12.00etan eta EIO2022 proiektuaren agurra. Doakoa izango da baina gonbidapenarekin. Gasteiztik eta Bilbotik autobusak aterako dira. Ordutegiak eta gonbidapenak topaketa-astean antolatuko ditugu.
Autobus bidaia guztiak joan-etorrikoak izango dira
Garrantzitsua da edozein elikagairekiko alergia edo intolerantzia guri esatea, baita adi egon beharko genukeen gaixotasun edo kezka guztiei.
Bidaltzen dizkizuegun partituretatik,”Lago de los Cisnes” Suitetik, lehenengo 5 zenbakiak eta beste edizio bateko seigarren gehigarri bat baino ez dira jotzen (jaso duzuen karpetan sartuta). Gogoratu, halaber, iritsi bezain laster bidaliko dizuegun obra bat falta dela (Bakarrik soka eta marimba bakarlariarentzat).
Oraingoz, hori da dena.
Beldurrik gabe galdetu edozein zalantza, zorte on guztioi, eta ea aurreko urteetan bezala gozatzen dugun.
Besarkada handi bat guztioi
Leave A Comment