Aurten ere, plazer handia da ikasle guztientzat egingo dugun EIO2023 proiektu berria zuei aurkeztea. Jarraian, gure abentura berria izango denaren aurrerapen txiki bat egingo dizuegu.
EIO2023 PROGRAMA:
- Aria Medea soprano eta orkestrarentzat. J.C. Arriaga Sopranoa: Haizea Lorenzo
- Estreinaldiko obra . Mikel Iturregi
- Sinfonía nº9 op.95 A. Dvorak
Musika zuzendaria: Iker Sanchez
Proiektua Apirilak 9tik 16era bitartean burutuko dugu Bilbon
Entzunaldiak: kideen adina: 15 urtetik (2008an jaioak) 19ra (2004an jaioak)
2023ko otsailaren 3an Perkusioa
2023ko Otsailaren 4ean Egurra eta metalak
2023ko otsailaren 5ean Soka guztia
Ordua eta lekua eskabideak aztertu ondoren zehaztuko dira.
Orkestrako pasarteak blogean dituzue jada, «EIO2023 entzunaldiak» atalean.
Izen-emateak abenduaren 5etik urtarrilaren 26ra bitartean egin ahal izango dira gure blogean. www.eioorkestra.wordpress.com
EIOTXIKI 2022 PROGRAMA:
- Bizet, Ginastera y Piazzollaren obrak.
Musika zuzendaria: Raffaela Acella
Proiektua Ekainak 18tik 25era bitartean burutuko da. Lekua oraindik zehazteke dago.
Entzunaldiak: kideen adina: 9 urtetik (2014an jaioak) 14 urtera (2009)
2023ko martxoaren 10a Perkusioa
2023ko martxoak 11: egurra eta metala
2023ko martxoak 12: soka guztia
Ordua eta lekua eskabideak aztertu ondoren zehaztuko dira.
EIOtxikiren entzunaldietarako orkestra-pasarteak zehazteke daude oraindik.
Izena emateko eskaera gure blogean egingo da
www.eioorkestra.wordpress.com
Eskaera egiteko data urtarrilaren 14ean hasiko da eta otsailaren 23an itxiko da.
Honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak izan daitezke EIOko kide: Euskal Autonomia Erkidegoko musika-irakaskuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleak (Hezkuntza Sailaren mendeko MHZ, behar bezala baimendutako ikastetxe arautuak eta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren bidez araututako EAEko musika-eskolak).
Salbuespen gisa, plazaren bat hutsik geratzen bada, Nafarroako Foru Komunitateko hautagaiak onartu ahal izango dira, baldin eta egiaztatzen badute autonomia-erkidego horretako behar bezala baimendutako zentroetan musika-ikasketak egiten ari direla.
Sarrera-probak aurrez aurrekoak izango dira, eta hautagaiek aukera askeko obra edo obra-zati bat interpretatu beharko dute (gehienez 10 minutu) eta programatutako orkestra-errepertorioaren zatiak.
Parte-hartzaile guztiek piano-jotzailerik gabe egin beharko dute proba.
Entzunaldiak publikoak izango dira, instalazioen edukierak ahalbidetzen duen neurrian.
Animo guztiei eta zorte on.
Urte berri on!
Aizue, webgunea ez daukazue eguneratua ezta?
2021eok informazioa ikusten dut eta konfusioa sortzen dit…
eskerrik asko!
Miren
[1477213975512_Screen]
http://www.ebe.eus
________________________________
kaixo berriro,
EIO txikiko pasajeak nahi nituzeke eta ez ditut webgunean ikusten ala ba al daude?
eskerrik asko aldez aurretik,
Miren
[1477213975512_Screen]
http://www.ebe.eus
________________________________
EIO TXIKI-rako Flautako pasarteak ez zaizkit ondo irekitzen deskargatzeko.
Arazoren bat dagoelakoan. Ia konpondu ahal baduzuen.
Milesker