Aurten ere hementxe gaude inoiz baino ilusio handiagoarekin. Jarraian,  EIO24ren abentura berria aurkezten dizuegu:

EIO24-

Programa:

  • Gaia eta bariazioak klarineterako. Bakarlaria. Pablo López
  • 2.Jazz suitea, D. Shostakovich
  • 5. Sinfonia      L.Beethoven .                                                                                                                                                                                                                                                                                         Musika-zuzendaria: Iker Sanchez

Proiektua martxoaren 31tik apirilaren 7ra egingo dugu Bilboko Konserbatorioan. Martxoaren 9an irakurketa orokorra egingo da. Ondo informatuko zaituztegu entzunaldien ondoren.

 

Kontzertuak egun hauetan izango dira:
Apirilaren 4an, Bilboko kontserbatorioan, 19:00etan.
Apirilaren 5ean, Gasteizko kontserbatorioan, 19:00etan.
Apirilak 6, Bergarako Santa Marina parrokian, Musika Eskolaren 40 urteen ospakizunean 18:30ean.
Apirilaren 7an, Euskadiko Orkestraren Donostiako egoitzan, 12:00etan.

ENTZUNALDIAK: Kideen adina: 15 urte (2009an jaioak) – 19 urte (2005)

Otsailaren 9an. Perkusioa
Otsailaren 10an egurra eta metala
Otsailak 11 Soka osoa
Eskaerak aztertu ondoren zehaztuko dira ordua eta lekua.

Entzunaldietarako berrikuntza gisa (EIOrako izangaientzat bakarrik), aurten ez da obra libre bat interpretatu beharko, aukeratutako orkestra-pasarteak bakarrik.

Izen-emateak abenduaren 18tik otsailaren 1era bitartean egin ahal izango dira.

EIOtxiki24:

Programa:

Modest Mussorgsky (1839-1881). E. Stenmeki Erakusketa bateko koadroak:
Kieveko ate handia
Edvard Grieg (1843-1907). V. Lopez Holberg Suite:Sarabanda eta Gavota
Johannes Brahms (1833-1897). V. Leidig Obertura Tragikoa
Johannes Brahms (1833-1897). V. Leidig 1. sinfonia, laugarren mugimendua
Antonín Dvo○ ák (1841-1904) arr. R. Meyer Eslaviar Dantza 7
Pietro Mascagni (1863-1945) Cavalleria Rusticana: Intermezzo* sokak
Johann Strauss (1825-1899). R. Meyer Danubio Urdina
Amilcare Ponchielli (1834-1886). R. Meyer La Gioconda: Orduen Dantza
Johann Strauss (1825-1899). R. Meyer Obertura “Saguzarra”
Jacques Offenbach (1819-1880). S. Klaus Orfeo Azpimunduan: Can Can

Musika zuzendaria: Laida Alberdi.

Topaketa ekainaren 23tik 30era egingo dugu Donostian. Informazio guztia zehaztuko dugu entzunaldien ondoren

 

Kontzertuak honako hauek izango dira:
Ekainaren 28an, 19:00etan, Bilboko kontserbatorioan.
Ekainaren 29an, 19:00etan, Gasteizko kontserbatorioan.
Ekainaren 30ean, Donostian (oraindik baieztatzeke).
.

ENTZUNALDIAK: Kideen adina: 9 urtetik (2015ean jaiotakoak) 14 urtera arte (2010)

Apirilak  26 Perkusioa
Apirilak 27 Haizea, egurra eta metala
Apirilak 28 Soka osoa
Eskaerak aztertu ondoren zehaztuko dira ordua eta lekua.

Izena emateko eskaera abenduaren 18tik martxoaren 4ra egingo da.

EIOn parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituzten ikasleek: Euskal Autonomia Erkidegoko musika-irakaskuntzako ikastetxeetan (Hezkuntza Sailaren mendeko CPM, behar bezala baimendutako ikastetxe arautuak, eta urriaren 27ko 289/1992 DEKRETUAREN bidez araututako EAEko musika-eskolak) ikasten ari diren ikasleek.

Salbuespen gisa, plazaren bat hutsik gelditzen bada, Nafarroako Foru Komunitatetik datozen hautagaiak onartu ahal izango dira, baldin eta egiaztatzen badute Erkidego horretako behar bezala baimendutako ikastetxeetan musika-ikasketak egiten ari direla.

Onarpen-probak aurrez aurrekoak izango dira.

Parte-hartzaile guztiek pianista laguntzailerik gabe egin beharko dute proba.

Entzunaldiak publikoak izango dira, instalazioen edukierak ahalbidetzen duen neurrian.